XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehiaketarako baldintzak Komiki lehiaketan, Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak parte har dezake, baina bakarrik edozein aldizkari edo egunkarietan profesionalki ezer ez badu argitaratu.

Sariei dagokiela, Euskarazko komiki hoberenari 30.000 pezeta, marrazkigile hoberenari 20.000 pezeta, gidoigile hoberenari 20.000 pezeta eta 15 urtetik beherakoentzat (Hernanikoentzat bakarrik) 15.000 pezeta emango zaizkie.

Gaia librea izango da baina pertsona bakoitzak egindakoak izan behar dira lanak; zuribeltzekoak dira eta ezaugarri hauek eduki behar dituzte: 2 edo 4 orrialde, 18x24 zentimetrotakoak, edo proportzionalak eta errotulatuak aurkeztu beharko dira.

Orijinalak Hernaniko Gaztetxera bidali behar dira, egilearen datuak idatziz: izena, abizena, helbidea eta telefonoaren zenbakia.

Hasieran hilaren 9an amaitzen zen lanak bidaltzeko epea, baina Andonik aipatu zuenez eta lan gehiegi jaso ez direnez, epea luzatu egin daiteke.

Sariak uztailaren 28an emango dira erakusketa aretoan.

Epaileak Roka taldeak aukeratuko ditu.

Orijinalak, egileei bueltatuko zaizkie, baina Roka taldeak Fantzinea argitaratzeko eskubidea izango du.

Kurtur Txouk antolatutako erakusketa ibiltaria Hernanin izango da. Roberto Garairen bineta.